G7ko atxiloketak salatzeko, elkarretaratzea gaur Moskun
Atxiloketez gain, "militarizazio neurrigabea eta eskubideen urraketa" gaitzetsiko dituzte 20:00etan Urdanibian izango den elkarretaratzean.
G7EZ! plataformak deituta, G7aren gailurrean izan diren atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (astelehena) Irunen, Moskun. 20:00etarako antolatu dut bilkura, Urdanibia plazan.
Atxiloketez gain, plataformak gaitzetsi nahi ditu “Euskal Herrian ezagutzen ari garen militarizazio neurrigabea eta eskubide urraketa”.