Udalak, Txinzer-ekin batera, datozen egunetarako garbiketa plan berezia prestatu du. Ia 25.000 edalontzi berrerabilgarri banatzeaz gain, hiriko puntu ugaritan birziklatzeko guneak jarri dituzte.
Hondarribia hiru ontzirekin lehiatuko da. ‘Ama Guadalupekoa’-k aurrean ibiltzea du helburu, emakumeek mailari eustea, eta txotxuek, jauzirako prestatzea.
Aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiak ofizialki igandean hasiko diren arren, Irungo gazteek festa aurreratzea erabaki dute; bihar herri bazkari erraldoia egingo dute Ficoban.
Negu Karlsson irundarrak argitaratu berri duen ‘Kg’ liburuarekin azken hogei urtean izan duen elikadura desoreka ezagutarazi du, bizi izan dituen esperientzia gordinak bilduz eta kontatuz.
EHFk onartu berri du taldearen eskaera. Hala, hamabi urteren ondoren, berriz ere Europako onenekin lehiatuko dira datorren denboraldian.
Dagoeneko sinadura bilketa batekin hasi direla jakinarazi dute taldetik, eskualdeko zenbait puntutan eta 'Change.org' plataformaren bitartez.
Hondarribiko emakumeen traineruaren entrenatzaileak adierazi du iazko trainerua baino pixka bat indartsuagoa dela aurtengoa.
Orbañanosek kontratu berrituarekin ekingo dio aurten ere gizonen traineru nagusia gidatzeari. Sasoi latza izango dela dio.