'Baietz Irun' leloa aukeratu dute datozen bi asteotarako. Kanpaina "deskalifikaziorik, gerra zikinik eta irainik gabe" egingo dutela nabarmendu du Santano alkateak.
Beste urte batez jarraian bueltan da Kontenporanea kultur topaketa. Datorren hilaren 17tik 19ra bitarte egingo dute laugarren edizioa.
Udaleku irekiak antolatu dituzte uztailerako. 7-14 urte bitarteko haurrek arte espresio ezberdinak landuko dituzte, tartean antzerkia, plastika edo musika.
Bidasoa eskubaloi taldeak EHF Kopan jokatzeko eskubidea bere egin du. Txapeldunen Ligan aritzeko aukera dute irundarrek, Ligan bigarren bukatzen badute.