Alkatearen ideiak ez diren horiek udal gobernuarenak balira bezala aurkeztu dituela salatu dute, "beste alderdiekiko gardentasun falta nabaria" erakutsiz.
Lege berrirako bidean, aurreakordio bat lortu dute aste honetan taxilarien eta ibilgailu gidaridunen elkarteek; orain arte aparteko liskarrik ez dute izan taxiek eta IGek Oarso Bidasoan.
122 lagunek hartu dute parte alderdiaren barne primarioetan, eta gehiengoak Soto babestu du. Hauteskundeetara "politika zaharraren praktikak hiritik kanporatzeko" aurkeztuko dira.
Datorren hilaren 21ean, Parean elkarteak 'Irungo emakumeak plazara' dokumentala proiektatuko du Oiasso Museoan. Irundar pospologileen eta mandatugileen historia jasotzen du dokumentalak.
Adif-en proposamena aztertzeko geltokiaren aurreproiektuaren dokumentazioa eskatuko dutela adierazi du Xabier Iridoy bozeramaileak.
Irungo mugimenduak ere bat egin du Gure Esku Dagoren deialdiarekin, eta hala, elkarretaratzea antolatu dute astearterako, Zabaltza plazan (19:00etan).