Lau partida geratzen dira liga bukatzeko eta Hondarribiko saskibaloi taldeari luze egiten ari zaio bigarren fasea.
Azaroaren 18ko galdera adosteko, herritarren iradokizunak jaso nahi dituzte. Dagoeneko sareetan bideo bat zintzilikatu dute, informazio guztiarekin.
Hondarribiko hilerrian mantenu lanak egiteko pertsona euskaldun bat behar dute. Bidasoa Biziriken El Espazion eman behar da izena.
Azken partida Ander Tafall taldekideari irabazi dio irundarrak. Tafallek zortzigarren postuan bukatu du txapelketa.
Aireportuko bidaiarien trafikoa %10,6 hazi da urteko lehen hiruhilekoan. Martxoko datuak ere baikorrak izan dira, %3,5eko gorakadarekin.
Gaur ere Txingudiko pentsiodunek lepo utzi dute San Juan plaza. Datorren larunbaterako manifestazioa iragarri dute, eta herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko deialdia.
Apirileko bertso gaua egingo dute. Bertan, Iñigo Mantzisidor 'Mantxi', Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Xabi Maia eta Iñigo Ugarte irundarra izango dira.