Bertsoz beteko dute Kabigorri ostegunean

Apirileko bertso gaua egingo dute. Bertan, Iñigo Mantzisidor 'Mantxi', Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Xabi Maia eta Iñigo Ugarte irundarra izango dira.

Iñigo Ugarte.

Datorren ostegunean (hilak 12), Kabigorri Ateneoa bertsozalez beteko da. Irunabar Irungo bertsoaren Bilgunea elkarteak apirileko bertso gaua antolatu du. Bertan Iñigo Mantzisidor ‘Mantxi’ zarauztarrak, Miren Artetxe hendaiarrak, Nerea Elustondo legazpiarrak, Xabi Maia baztandarrak eta Iñigo Ugarte irundarrak hartuko dute parte. Gai jartzaile eta gidari gisa Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia Irunabarreko kideak izango dira. Saioari 19:30ean emango diote hasiera, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, mokadutxo bat jateko aukera izango da Kabigorrin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.