Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beñat Elzo gogoratzeko, eta askoz gehiago

Beñat Elzo oroitzeko mendi lasterketa azaroaren 1ean da. Baina lasterketa soila baino askoz gehiago da proba. Elkartasunetik asko du.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2017/10/23
ben?at.elzo

Aurkezpenean parte hartu zutenen irudia.

Laugarrenez, Beñat Elzo gazte hondarribiarrari esker elkartasunezko mundu bat hurbilago egongo da. Zailtasunak dituztenak, arazoak dituztenak, gaixorik daudenak gogoan izango dituen jendarte bat hurbilago egongo da. Hil egin zen Elzo, baina hark zituen baloreak jaso, eta kirol proba baten bitartez horiek zabaldu nahi dituzte. Horiek guztiak azaroaren 1ean aterako dira kalera, Beñat Elzo IV. Mendi Lasterketan. Joan den ostiralean aurkeztu zuten proba. Aurrekoetan bezala, oinezkoen mendi martxa (09:00etan), mendi lasterketa (11:00etan, 10,5 kilometrokoa) eta familien martxa (12:30ean) izango ditu. Eta aurrekoetan bezala ere, elkartasun helburua: Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da lasterketaren laugarren ekitaldian dortsalen salmentarekin bilduko duten diruaren zati bat. Egitarauaren barruan, osagai berezi bat: Porrotx pailazoak familien proba aurretik saioa emango du irteeran (kirol kaian), goiza atseginago egiteko, eta aldi berean, Ademgiren mezua sakonago helarazteko bertan izango diren ehunka pertsonei. Aurkezpenean, Juan Luis Kalixa Silanes Kirol zinegotziak aipatu zuenez, Elzo oroitzea eta elkartasuna ditu helburu lasterketak. Nabarmendu zuen jende asko dagoela horren antolaketan, “eta ez dute bakarrik azken asteetan lan egiten. Urte osoko lana dute, guk hori badakigu, duela hilabete batzuk jarri zirelako gurekin harremanetan dena antolatzen joateko. Udalaren partetik zoriondu nahi ditut antolatzaile, boluntario eta laguntzaileak. Elkarlanean jarraituko dugu”. Ademgiko Maria Luisa Ustarrotzek, bere aldetik, esker mezua zabaldu zuen agerraldian. Probaren antolatzaileei —Elzoren lagunak dira— eskerrak adierazteaz gain, jasoko duten dirua Donostian ireki berri duten birgaitze zentrora bideratuko dutela zehaztu zuen. Gipuzkoan 750 dira esklerosi anizkoitza dutenak. Klink elkarteak, bestalde, bazkaria egingo du azaroaren 18an Ademgiren alde. Antolatzaileek ere hitz egin zuten agerraldian. Haiek lagundu dituzten erakunde eta babesle guztiei esker on mezua emateaz gain, duela lau urte talde batek abian jarri zuena goraipatu zuen. Ander Vilariño ere izan zen agerraldian. Herri lasterketa batek helburu solidarioa izatea “zoragarria” dela esan zuen, eta Ademgik egiten duen lana —askotan lagundu du elkartea pilotuak— eskertzeaz gain, balioan jarri zuen. Izen emateak Mendi lasterketarako 20 euro jarri behar dira (euro bat gutxiago txipa dutenentzat), oinezko martxarako 10 euro, eta familien probarako 5 euro. Mendi lasterketan izena emateko kirolprobak.com webgunean egin behar da; beste bietarako Done Pedro Arrantzaleen Kofradiaren saltokian, Miramarren; bertan, gainera aurtengo ekitaldirako propio diseinatu duten elastikoa eros daiteke, 10 euroan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.