Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Laugarren Beñat Elzo probak esklerosi anizkoitza izango du helburu

Azaroaren 1ean egingo dute, gazte hondarribiarra hil zeneko bosgarren urteurrenean. Dagoeneko izena eman daiteke hiru probetan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/10/04
III. Beñat Elzo familien lasterketa

Dagoeneko izena eman daiteke laugarren ekitaldirako. irudia, iazko familien lasterketa

Beñat Elzo Mendi Lasterketaren laugarren ekitaldia egingo dute azaroaren 1ean Hondarribian, Beñat Elzo gaztearen heriotzaren bosgarren urteurrenean. Astelehenean ireki zuten izena emateko aukera, baita aurtengo ekitaldiko elastikoak erostekoa. Aurreko ekitaldietako bilakaera eta arrakasta ikusirik, parte hartzeari dagokionean berrikuntza gutxi izango da aurten. Hala, hiru modutara izango da parte hartzeko aukera, oinezko martxan, mendi lasterketan edota familien proban izena emanda. Hirurak kirol kaian hasi eta bukatuko dira, hori bai, bakoitzak bere formatu propioa izango du. Proba nagusia hamar kilometroko mendi lasterketa izango da (11:00etan), zati handienean Elzo entrenatu ohi zen bideetatik egiten dena, Jaizkibelgo Talaiatik alegia. Iaz 297 lagunek eman zuten izena probarako, aurten zenbaki horretara iristea behintzat espero dute antolatzaileek. Aurretik, eta ibilbide beretik, oinezko martxa egingo dute (09:00etan), hamar kilometrokoa hau ere. Iaz bigarrenez egin zuten eta 615 pertsonako tropela osatu zen. Eta azkenik, mendi lasterketa eta gero, familientzako proba izango da (12:30ean), aurreko urtean 847 pertsona bildu zituen 1,5 kilometroko kirol festa. Mendi lasterketa ez bezala, oinezko nahiz familien probak ez dira lehiatzeko izango. Mendi lasterketarako 20 euro jarri behar dira (euro bat gutxiago txipa dutenentzat), oinezko martxarako 10 euro, eta familien probarako 5 euro. Mendi lasterketan izena emateko kirolprobak.com webgunean egin behar da; beste bietarako Done Pedro Arrantzaleen Kofradiaren saltokian, Miramarren; bertan, gainera aurtengo ekitaldirako propio diseinatu duten elastikoa eros daiteke, 10 euroan. Ademgi elkartearen alde Hiru probetan bildutako diruak bere osotasunean helburu solidarioa izango du, antolakuntzako aurrekontua babesleekin osatzen baita. Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartearentzat izango da Beñat Elzo Mendi Lasterketaren laugarren ekitaldian bilduko duten dirua. Esklerosi anizkoitza pairatzen duten gaixoei laguntza eskaintzen die Ademgik. Nerbio-zentralari eragiten dion gaixotasun sendaezina da, baina tratamendu egokiaren bitartez gaixoen bizi-kalitatea asko hobetzen da. 2007an birgaitze zentroa ireki zuten Donostian eta bertan, gaixoen funtzioak berreskuratu eta autonomia-maila, bere osotasunean, hobetzen saiatzen da Ademgi elkartea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.