Sekulako erantzuna ari da izaten Greziara iristen ari diren iheslarientzat Emeki elkarteak Hondarribian abiatu duen arropa bilketa kanpaina.
Jamaikar doinuak nagusi izango dira larunbatean Psilocybenean. Lengualerta mexikarrak joko du bertan eta ondoan izango ditu Bad Sound eta Ziribulio Sound.
Datorren asteko asteazken eta ostegunean pasatuko da Euskal Herriko Itzulia Oarso Bidasoa aldetik.
A-8ko "kaosa" hirira eta Bidasora zabaltzen dela adierazi du Irungo alkateak. Autobideen arduradunei nahiz aldundiari bilera eskaria egin die.
Trafiko istripua suhiltzaileen biribilgunearen inguruan izan da.
Lau etxebizitzetatik hiru publikoak izango dira. Lakaxita eta Agerre Txiki eta Etxeberri baserriak mantentzea jasotzen du plan bereziaren bigarren aldaketak.
Irailaren 16tik 18ra egingo dute Expogrow, Kalamuaren Nazioarteko Azoka. Ficoba osoa, eta gehiago hartuko du.
Hirigunean eta ikastetxeen inguruan jarriko ditu kontrolak Udaltzaingoak, apirilaren 3ra arte.
Lakaxita guneko kideek udaleko ordezkarien ahotik jaso dituzte San Miguel-Anaka hirigintza egitasmoaren gaineko xehetasunak.
Irundarren botoei esker hautatu dituzte festetako taldeak. Vendetta izan da boto gehien jaso dituen taldea.
Kako Aranburuk brontzezko domina lortu du Munduko Kopan skeet modalitatean
160 katu inskribatu dituzte erakusketan eta horiek guztiak Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Eusropako Txapelduna eta Europako Txapeldun Handiaren tituluak lortzeko lehian ariko dira.
Dirua biltzeko bazkaria egingo dute apirilaren 16an eta SOS Errefuxiatuak izeneko kontu korrontea ireki dute Kutxabanken.
Bilboko 13. gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sei film labur proiektatuko dituzte ostegunean Kultur Etxean.
Iazko datuekin alderatuta, %20 igo da bisitarien kopurua Hondarribian eta Irunen, eta hoteletako okupazioa %88koa izan da.
Chios irlako errefuxiatuentzako bilketa kanpainak arrakasta handia lortu du. Apirilaren 3ra arte jasoko dute arropa.
Epaileak bost urteko zigorra ezarri dio baina Alemanian kunplitutakoa eta beste hiru urte ez lituzke kunplitu behar. Fiskaltzak ez du epaia errekurritu.
Hondarribia FEko haur eta kadete mutilek Vila-Realek antolatzen duen Yellow Cup txapelketa jokatu dute Aste Santuan.
Kalteak eragin dituzte elkarteko sarreran eta euskal presoen hurbilketaren aldeko ikurra lapurtu dute.
Denboraldiko etxeko partida guztiak irabazi ditu Hondarribiko taldeak.