2015/10

jp lohian Joseba Ponce

Joseba Ponce, beste rockero bat itzuli da

JP Lohian & Klonen Klana proiektuarekin itzuli da Joseba Ponce musikari hondarribiarra. Idatzi, abestu, tresna guztiak jo, diseinatu... ia dena egin du Poncek.

Asier Perez-Karkamo

Hondarribiko kirol agenda

Futbol, eskubaloi, saskibaloi eta pilota taldeen asteburuko ordutegiak, Helduen Mailatik, Kimuen Mailaraino.

Asier Perez-Karkamo
Gau Beltza aurretik 02

Beltza izango da Arimen Gaua

Halloween festaren kutsu kontsumista eta arrotzatik aldentzeko saiakerak ugaltzen ari dira eskualdean. Saindua gaztelekuan Izuaren Etxea antolatuko dute hirugarren aldiz.

Asier Perez-Karkamo
Bidasoaldeko emakumeen etxea

Emakumeen etxea marrazten hasiko dira

Batzarra deitu dute, bihar, 10:00etan, Argoiak elkartean Bidasoko Emakumeen Etxerako ideiak biltzeko.

Kathrine Switzer

Jabier Muguruza. Kathrine Switzer

Tonetti Anaiak diskoan (Resistencia, 2015) Kathrine Switzer Bostongo maratoia korritzen saiatu zen lehen emakumeari kanta bat eskaini dio Jabier Muguruzak.

Oarso Bidasoko Hitza

Elkarretaratzea, hildako arrantzalea gogoan

Sindikatuek deituta, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Hondarribiko arrantzaleen kofradian.

Asier Perez-Karkamo

Ekonomia alternatiboari buruzko azoka

Ekonomia sozial eraldatzailearen azoka antolatu dute larunbat honetarako, hilak 31, Lakaxita gaztetxean, 17:00etatik 20:00etara.

Beldur Barik, bideo bidez indarkeria matxista salatzeko

Beldur Barik 12-17 urteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta ikus-entzunezko sorkuntza lanak egingo dituzte, gai komun batekin: emakumeen kontrako indarkeria salatzea.

Saindua eroetxea Izuaren Etxea

Izuaren Etxea izango da Saindua larunbatean

Hirugarrenez gaztelekua mozorrotuko dute Arimen Gauean eta 12-18 urteko gaztetxoek Izuaren Etxea bisitatzeko aukera izango dute.

Asier Perez-Karkamo

Lleidako bi gazteren hitzaldia, errepresioaren gainean

Lau urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak hiru gazterentzat, justiziari oztopo egitea egotzita. Horietako bik emango dute hitzaldia bihar, 18:30ean, Lakaxitan.

Izuaren Etxea ospitalea kanposantua

Ia dena prest Izuaren Etxea irekitzeko

Atzo hasi ziren Izuaren Etxea muntatzen gaztelekuan. 17:00etatik 20:30era irekiko dute gaur, eta 12-18 urtekoek bisitatzeko aukera izango dute gaur.

Asier Perez-Karkamo
Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir

Stockholmeko abesbatza baten emanaldia, igandean

Stockholms Musikgymnasium Chamber Choir abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean parrokian, 19:00etan.

Asier Perez-Karkamo

26 film proiektatuko dituzte FICABen

Azaroaren 14tik 21era izango da FICAB Bidasoko Arkeologi Zinemaren Nazioarteko Jaialdia. Marka guztiak hautsi dituzte aurre hautaketan, eta horietatik 26 izango dira azkenean eskainiko dituztenak.

Kaleratzeak STOP mozioa

Kaleratzeak STOP-en mozioa atzera bota du Hondarribiko EAJk

Aurretik bilera egin zuten alderdi guztiek Kaleratzeak STOP taldearekin, eta alde bozkatuko zutela adostu zuten. Baina atzo gobernuak mozio alternatiboa aurkeztu zuen.

Asier Perez-Karkamo
Doluminak Jorge Ezeiza Attitta

Udalak doluminak eman dizkio Jorge Ezeizaren familiari

Gehiengo sindikalak deituta, ordu erdiko elkarretaratzea egin dute eguerdian arrantzaleen kofradian, Ezeizaren heriotza salatzeko.

Asier Perez-Karkamo
Neguko Jardunaldiak 2015 Arantxa Berrotaran

Aurten ere bero-bero dator negua

Azarorako eta abendurako antolatu dituzte euskarazko Neguko Jardunaldiak, publiko guztientzat.

Asier Perez-Karkamo

Tailerrak eta dantza Halloween-en

Bidashop merkatari elkarteak tailerrak eta dantza ikuskizun bat prestatu dituzte larunbaterako Halloween dela eta.

kaleratzeak Stop

Etxe kaleratzerik gabeko Hondarribia nahi dute

Bidasoko Kaleratzeak Stop plataformak Hondarribia etxe kaleratzerik gabeko lurraldea izendatzeko mozioa aurkeztuko du osteguneko plenoan.

Asier Perez-Karkamo
Miguel Angel Paez azalpenak ematen

1,6 milioi euroko kreditu aldaketa bat aurkeztuko du udalak gaurko plenoan

Kreditu aldaketaren bidez, 2015eko aurrekontuan 1.623.000 euroko kopurua gaineratzea proposatzen du udal gobernuak

Arrantzale bat hil da itsasoan

Hondarribiko arrantzale bat hil da itsasoan

Hondarribiko arrantzale bat hil zen atzo iluntzean, itota, herritik lau ordura lanean ari zenean.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago