Udako ordutegia indarrean da hainbat udal zerbitzutan

Irungo Udaleko hainbat zerbitzutan udako ordutegia abian da. Horren berri emateko oharra bidali du udalak.

Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoaren barnealdea

Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoaren barnealdea

Irungo Udalak jakinarazi du hainbat udal zerbitzuren ordutegietan aldaketak izango direla, udako ordutegira egokitzeko. Honakoak dira zerbitzu horiek uztaila eta abuztuan izango dituzten irekiera tarteak:
  • Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ): bulegoak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 08:30etik 14:00etara.
  • 010 telefono zenbakia: bertara deiak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara egin daitezke, eta larunbatetan 08:30etik 13:30ak arte.
  • Kontsumitzaileen Informazio Bulegoa: Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 08:30etik 14:00ak arte (aldez aurretik eskatu behar da hitzordua).
  • iGazte bulegoa: Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara.
  • Zerga bilketa bulegoa: Astelehenetik ostiralera zabalik, 08:30etik 14:00etara. Larunbatetan itxita.
  • Ikust Alaia Liburutegia: Ikasketa, hemeroteka, eta Internet gela 08:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Ezin dira maileguan hartu liburuak, San Juan plazako liburutegi berrira liburuen lekualdaketan prozesua abian delako.
  • Udal artxibategia: Astelehenetik ostiralera zabalik, 08:30etik 13:30era.
  • Artaleku eta Azken Portu kiroldegiak: astegunetan ohiko ordutegia izango dute (07:00-22:00). Uztaileko larunbatean biak 08:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik; igandetan Artaleku itxita egongo da eta Azken Portu zabalik 09:00etatik 14:00etara; jaiegunetan biak zabalik 09:00etatik 14:00ak arte. Abuztuko larunbatetan Artaleku 08:00etatik 20:00etara egongo da zabalik Artaleku, eta Azken Portu 08:00etatik 15:00etara; abuztuko igandetan Azken Portu zabalik egongo da, eta Artaleku zabalik 09:00etatik 14:00ak arte; jaiegunetan biak zabalik, 09:00etatik 14:00ak arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.