Irungo Udaleko hainbat zerbitzutan udako ordutegia abian da. Horren berri emateko oharra bidali du udalak.
Betti Gottik egindako lanak emaitza izan du. Sanmartzialetako herri bazkaria antolatu zuten ekainaren 27rako, eta horren balorazio oso baikorra egin du euskara eta kultura elkarteak.
12 euroren truke Jai Alai World Tour barruko partidak ikusi eta Enbata jatetxeak prestaturiko marmitakoa eta Hiruzta txakolina dastatzeko aukera izango da bihar Jostaldin. Irailera arte ostiralero izango dira zesta jaialdi profesionalak, 20:00etan.