2011ko hauteskundeetan botoetan bigarren izan zen Irungo EAJ. Xabier Iridoy buruak hiru ardatz nagusi landu ditu kanpainaren aurretik eta bitartean bere programan, eta egunez egun horien berri ematen joan da kanpaina bitartean. Honakoak dira EAJren zerrendaburuaren iritziak.
Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak, Preferente Mailakoak, Ilintxaren kontra jokatuko du jaitsierako kanporaketa. Igandean jokatuko dute lehen partida, Hondartza futbol zelaian, eta itzulerakoa hilaren 31an, Bikuñako belar artifizialean.
2002tik da Irungo alkate Jose Antonio Santano. Ziur dago aurtengo udal hauteskundeetan ere garaile izango dela, haren ustez, proposamen erreal eta "egingarriak" dituelako esku artean. Horietako asko azaldu ditu kanpainan zehar. Hona hainbat gai zehatzi buruz PSE-EEren zerrendaburuak duen iritzia.
Abotsanitz taldeak Gipuzkoa plazan egingo du kanpainako ekitaldi nagusia, 19.00etan. Bihar triki poteoa egingo du eta zenbaketa Olagarrotik jarraituko du.
Auzotarren solasaldi-kolokioa egingo dute auzo elkartean, 19:30ean. Ostiralean afaria egingo dute Olagarron eta igandeko zenbaketa Muaratik jarraituko du koalizioak.