Abotsanitz taldeak Gipuzkoa plazan egingo du kanpainako ekitaldi nagusia, 19.00etan. Bihar triki poteoa egingo du eta zenbaketa Olagarrotik jarraituko du.
Lokaleko inaugurazioko ekitaldia
Hondarribiko
Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak gaurko (osteguna) antolatu du hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia. Gipuzkoa plazan egingo dute, arratsaldeko 19.00etan. “Ekitaldi honetan izango da Ortzi Alonso alkategaia, Abotsanitzeko hauteskunde zerrendako gainontzeko kideekin batera, eta herritar guztiei Abotsanitzen lan ildoa azaltzeko baliatuko du ekitaldia”, azaldu dute. Besteak beste, musika giroa eta haurrentzako animazioak prestatuko dituzte.
Bihar, musika giroz esango diote agur kanpainari. 19:00tatik aurrera triki poteoa egingo dute Zumarditik abiatuta. Alde Zaharra zeharkatu eta Portuan bukatuko dute ibilbidea, 20:00etan. “Euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko elkarretaratzearen ondoren jarraituko du trikipoteoak, gauerdira arte”, erantsi dute.
Hauteskunde gaua Olagarro elkartean egingo du Abotsanitz taldeak. Handik jarraituko dute zenbaketa eta zerrendako kideak bertan izango dira, haien artean Alonso alkategaia.