Hondarribiko Endanea Garden Center loradendak Kike Biguri umoristaren bakarrizketa saioa antolatu du hilaren 25erako, larunbata. 17:30ean izango da, loradendako kafetegian, doan. San Marko eguna ondo bukatzeko aukera ona, beraz, Jaitzubia auzoan
Turismoan kalitatea eta hobekuntza jarraia saritu dituzte diplomekin
Hondarribian bihar egitekoa zen ipuin kontaketa atzeratu egin dute, eta maiatzaren 4ean egingo dute Biteri kalean, behin behineko liburutegian, 18:00etan. Egun horretan hasiko da liburutegi probisionala zerbitzua ematen.
Pink Floyd rock sinfoniko taldea sortu zenetik 50 urte pasatu direla ospatzeko, britaniarren musika entzungo da larunbat honetan Hondarribian. Banako tabernak RocKestra taldearen kontzertua antolatu du, Pink Floyden 50. urteurrena ospatzeko. 22:30ean hasiko da, 5 euro ordainduta.
San Juan plazan dantzaldia eskainiko dute sei akademia eta udal dantza eskolako kideek
Hiru berriak dira: Ciudadanos, Irabazi Irun, eta Si Se Puede Irun
Kontratazio publiko bidez udalean lanera sartzen direnak "zonalde euskaldunagoetako" pertsonak direla esan du