Pink Floyd rock sinfoniko taldea sortu zenetik 50 urte pasatu direla ospatzeko, britaniarren musika entzungo da larunbat honetan Hondarribian. Banako tabernak RocKestra taldearen kontzertua antolatu du, Pink Floyden 50. urteurrena ospatzeko. 22:30ean hasiko da, 5 euro ordainduta.

Rockestra rock sinfoniko taldea
Errenteria-Oreretako taldea da Rockestra, Julio Bravo (gitarra-biolina), Iñaki Amundarain (pianoa), Dafnis Linares (baxua) eta Edu Amundarainek (bateria) osatzen dutena. Ibilbide handiko musikariak dira, rockean nahiz rock sinfonikoan. Nagusiki, rock talde klasikoen bertsioak egiten dituzte (Genesis, The Alan Parson’s Project, Kansas, Supertramp…), baina baldin bada talde bat bereziki maite dutena, hori Pink Floyd da.
Hori horrela, berezia izango da larunbateko kontzertua, eta hainbat musikari gonbidatu dituzte horrela izan dadin: Ane Odriozola, Iker Martin, Dani Vengas, Jose Sitar, Charlie eta Enoch Wallace.