Kontratazio publiko bidez udalean lanera sartzen direnak "zonalde euskaldunagoetako" pertsonak direla esan du

Juana Bengoechea PPko kidea
Juana Bengoechea Irungo PPren zinegotzi eta alkategaiak kritikatu egin du Irungo Udalerako langileak kontratatzeko dauden euskara eskakizunak, “euskara maila hori oztopa da irundar askorentzat”. Horrela, PPko kideak esan duenez, udalean lan egiteko postua lehiaketa publiko bidez lortzen dutenetako asko “zonalde euskaldunagoetako” dira, “eta hori irundarren kalterako da”.
PPren ustez, hezkuntza publikoak bermatzen du gazteek euskara maila egokia edukitzea administrazioan lan egiteko, “baina gehiago exijitzen da udalaren kontratazioetan. Hori ez da justua. Horrek irundar asko kondenatzen ditu udalean lan egin ezin izatera”. Hau da, hizkuntzaren ezagutzan baino, “maila zorrotzegian” dagoela gakoa adierazi dute popularrek.
Gainera, haurren hezkuntzan, gurasoek hizkuntza eredua aukeratzeko duten eskubidea ez dela errespetatzen uste du Juana Bengoecheak, “egin ezinezkoa da haurrek A ereduan ikasketak egitea, eta Bn egitea oso zaila da”.