Real Unionen entrenatzaileak bere taldearengan konfiantza osoa du biharko Federazio Koparen finalaren itzulikoari begira
Aldeta poesia-musika talde donostiarrak Txorien Aberria diskoa aurkeztuko du ostiralean Hondarribian. Felipe Juaristi, Txitxo Lopez, Monika Refojos eta Juanra Unamuno dira Aldeta.
Kimu, Haur eta Kadete mailetako Gipuzkoako eskolarteko Karate Txapelketa egingo dute igande goizean Jostaldi pilotalekuan, 09:30etik 13:00etara.. Hiru adinetan banakako kata lehiaketa egingo dute, eta haurretan eta kadeteetan, baita kumite modalitatea ere.
Iaz egin ziren jardunaldietan, ia 400 partaide izan ziren bakoitzean batezbeste
Hilaren 25ean, larunbata, egingo dute; aldez aurretik eman behar da izena