Igande Sasoi indartuko du Irungo Udalak

Iaz egin ziren jardunaldietan, ia 400 partaide izan ziren bakoitzean batezbeste

Igande Sasoiren barruan, zumba saio bat

Igande Sasoiren barruan, zumba saio bat

Igande Sasoi indartzen ari da. Datuak erabili ditu hori esateko Irungo Udalak: iaz egitasmoaren barruan egin ziren zazpi jardunaldietan 2.762 pertsonak parte hartu zuten, saio bakoitzako ia 400. Hartara, sesio horiek egiten lagundu zuten talde, erakunde eta elkarteak 43 izan zirela jakinarazi du udalak. 2012ko azaroan Igande Sasoirekin hasi zirenetik, orotara 6.000 partaide izan dira bertan. Kirola herritarren artean indartzeko egitasmoa da Igande Sasoi. Igande goizetan egiten da Colon pasealekuan, 10:00etatik 13:30era. Horretan, hainbat kirol jarduera egiteko aukera dago, futbolean jokatzetik hasita, adibidez, patinetan ibili edo zaldi gainean trebatzeraino. Doan da, edonork parte har dezake. 2015ean Igande Sasoiren eskaintza indartu nahi duela adierazi du udalak, jarduera berriak proposatuz. Gainera, udaberria eta uda hurbil daudela, saioak areagotuko direla esan du Pedro Alegre Kirol ordezkariak: hurrengoak igande honetan (hilak 19) eta maiatzaren 10ean egingo dituzte. Colon pasealekua Igande Sasoi guztietan trafikorako mozten denez, auto gidariei nahiz autobus publikoen erabiltzaileei aldaketei adi egoteko eskatu diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.