Poesia musika tresna izango da ostiralean Banakon

Aldeta poesia-musika talde donostiarrak Txorien Aberria diskoa aurkeztuko du ostiralean Hondarribian. Felipe Juaristi, Txitxo Lopez, Monika Refojos eta Juanra Unamuno dira Aldeta.

Aldeta taldea

Aldeta laukotea, diskoaren aurkezpenean

Intxaurrondoko Aldeta poesia-musika taldearen emanaldia jasoko du Hondarribiko Banako tabernak ostiralean. Felipe Juaristik gidatutako taldea da Aldeta, eta ondoan ditu Txitxo Lopez, Monika Refojos eta Juanra Unamuno. Iaz Txorien Aberria izeneko lana kaleratu zuten eta hori aurkeztera datoz Hondarribira. Ostiralean izango da, 20:00etan, doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.