Bigarren eskuko gaien azokaren helburua da hondakinen sorrerari aurre egitea
Ficoba erakustazokan eskualdeko eta kanpoko eragileek esperientziak azaldu eta partekatuko dituzte
Ander Vilariño pilotu hondarribiarrak lidergoan bukatu du Europako Nascar Txapelketako lehen asteburua. Valentziako zirkuituan hasi da aurtengo lehiaketa, bi probekin.
Maiatzaren 6tik 9ra egingo dute afizionatu mailan erreferentzia den proba; berritasunak daude aurten
Eneko Yarza Arabaolaza muturreko piraguista hondarribiarrak proiekzio bana aurkeztuko ditu gaur, asteazkena, eta bihar, bere herrian eta Irunen. Rafting irakaslea da Yarza, Nazioarteko Federazioko instruktore tituluduna, eta munduan zehar ibiltzen da hezitzaile lanak eginez —21 herrialdetan aritu da— eta piraguarekin ia ezinezkoak diren ibaiak jaisten.
13 boluntariok osatzen dute Irungo taldea; zaintza lanak egin zituzten iaz batik bat
Udalak jarri du, elementu historikoen balioa azaltzeko helburuarekin
Hilaren 30ean eta maiatzaren 3an egingo dute koalizioko kideek bira; edonor joan daiteke
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolaritza Txapelketa irabazi du azpeitiarrak; Bertso Eskolen Eguna, kolorez beteta joan zen
Stop Gordofobia iniziatibako kideek hitzaldia emango dute Irungio gaztetxean
Gaur aurkeztu dute 80 egileren lanak biltzen dituen mostra, Iruñean; uztailean iritsiko da hirira
Hondarribiko XIII. Nazioarteko Gitarra Jaialdia egingo dute gaurtik igandera. Bost kontzertu eta bi gizarte saio programatu dituzte, denak doan.
Maiatzaren 24ko udal hauteskundeei begira Abotsanitz taldeak prestatu duen zerrendaren aurkezpen ofiziala egingo du bihar, ostegunez, San Pedro kalean ireki berri duten egoitzan.
Valentzian ikasi eta bizi den Iokin Sagarzazu hondarribiarrak brontzezko domina lortu zuen asteburuan Pinto herrian (Madril), Espainiako Judo Txapelketa absolutuan. 60 kilotik beherako mailan lehiatu zen hondarribiarra.
Diru publikoa beste zeregin batzuetara bideratu behar dela uste du alderdiak
Hondarribiko IX. Herri Olinpiadetako azken eguneko lehen bideoak dagoeneko ikus daitezke sarean, olinpiadetako webgune berezian. Momentuz, aulkien eta patata beroaren jokoetako bideo batzuk igo ditugu.
Alkategai sozialistak hauteskunde programan jasota du iniziatiba, "irundarrei abantailak emateko"
Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoak Gipuzkoako aulki mugikorreko txapelketa irabazi zuen igandean, Orion. Etxeko taldea eta Santiagotarrak klubak menderatu zituen.
Irungo Musika Eskolako soka orkestrak kontzertua emango du gaur Hondarribian, Julio Bravoren zuzendaritzapean. Denda kaleko Kultur Etxean izango da, 19:00etan, doan. Emanaldia, bi herrietako eskolen arteko trukaketa ekintzen barruan kokatzen da. Vivaldi, Saint-Säens eta Vangelisen lanak interpretatuko dituzte.
Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.