Maiatzean itzuliko dira Merka2dasoa azokak

Bigarren eskuko gaien azokaren helburua da hondakinen sorrerari aurre egitea

Azokaren aurreko urteko saio bat

Azokaren aurreko urteko saio bat

Maiatzaren 30ean itzuliko da Merka2dasoa, Irungo Zabaltza plazara. Bigarren eskuko gaien azokak urteko lehen hitzordua egun horretan izango du, baina Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) beste biren berri eman du: uztailaren 19a (Hondarribiko San Pedro kalean), eta urriaren 18a (Irungo Zabaltza plazan). Hiri hondakinak gutxitzea da azokaren helburu nagusia, berrerabilpena sustatuz. Hala, azokaren baliagarritasunaren berri emateko iazko hainbat datu eman ditu Txinzerrek: 5.754 gai saldu ziren iaz egindako azoketan, horiek 4.341 kiloko pisua zutela. Merkatuan saltzaile bezala parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Hori Txinzerren webgunean egin daiteke, eta norbanakoek nahiz irabazi asmorik gabeko erakundeek eman dezakete izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.