Irungo Babes Zibilak 101 esku hartze egin ditu 2014an

13 boluntariok osatzen dute Irungo taldea; zaintza lanak egin zituzten iaz batik bat

Babes Zibileko kideak, zaintza lanean hirian

Babes Zibileko kideak, zaintza lanean hirian

Iaz, 101 esku hartze eta lanaldiko 1.570 ordu bete zituzten Irungo Babes Zibileko 13 boluntarioek. Udaltzaingoaren osagarri izatea da Babes Zibilaren lana, batez ere emergentzia egoerak daudenean, baita jaietako eta bestelako ekitaldietako zaintza lanak egitea ere. 2014an egindako lanean, zaintza eta prebentziokoak izan ziren gehienak, orotara, 810 ordu egin zituztela jarduera horietan. Beste hamarretan emergentzia kasuei aurre egin zieten, gehienetan, eguraldiak eragindako kasuei aurre egiteko (497 ordu). Jaietan ere izan ziren, zaintza lanetan: 14 zerbitzu eta 164 ordu eman zituzten boluntarioek horietan. Goizane Alvarez Udaltzaingoaren udal ordezkariak talde honetako kideen lana aitortu egin du, “lan oso garrantzitsua egiten dute”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.