Gitarra jaialdiak sei taula zapalduko ditu gaurtik

Hondarribiko XIII. Nazioarteko Gitarra Jaialdia egingo dute gaurtik igandera. Bost kontzertu eta bi gizarte saio programatu dituzte, denak doan.

Gitar doinuak nagusi izango dira gaurtik igandera Hondarribian, gitarra jaialdiaren XIII, ekitaldia egingo baitute. Beste tresnez lagundurik, edo bakarrik, zazpi gitarra emanaldi programatu dituzte, sei gune desberdinetan. Emanaldi guztiak debalde izango dira. Atzo egin zuten aurkezpena udaletxean. Bertan izan ziren Txomin Sagarzazu Kultura zinegotzia eta Carles Pons, jaialdiko zuzendari artistikoa.
Enrike Solinis gitarra jaialdia

Enrike Solinis gitarra

Hamahirugarrenez Espainiako estatuko eta haragoko gitarrista klasikoak hurbilduko dira herrira, goi mailakoak denak. Horregatik, Pons zuzendari katalanak Hondarribian etxean bezala sentitzen dela onartzen du, eta ez da gutxiagorako, aurten hamahirugarrenez aritu baita gitarra kontzertu sorta antolatzen. Igandera bitarte, eszenatoki desberdinetan egingo diren emanaldien ardura izango du, eta musikari bezala ere ibiliko da. Hain zuzen ere, bi kontzertu sozial eskainiko ditu Ponsek, gaur bertan San Gabriel egoitzan, eta bihar, Caser Betharramen Bestelakoetan, Alessandro Deiana, Francisco Cuenca, Enrike Solinis eta Philippe Villa izango dira aurten gitarrista gonbidatuak. Emanaldi guztiak dira aipagarriak, baina Enrike Solinis bilbotarrarena (ikus bideoa), bere mailagatik —munduko areto inportanteenetan aritu da bakarlari bezala— eta emanaldiaren bereizitasunengatik, nabarmentzen da. Batetik, Jaitzubiko Karmeldarren monastegian izango delako (larunbatean, 20:00etan), eta bestetik, Errenazimenduko eta Barroko garaietako musika interpretatuko duelako. Gitarra barrokaz gain, lautarekin ere ariko da Solinis Jaialdiak herriko mugak gaindituko ditu aurten ere, Irun aldera. Igandea eguerdian izango da Oiasson, Musika Museoan programarekin bat eginez.

‘Musika ikusteko’ erakusketa

Hondarribia-Peñiscola Nazioarteko XIII. Gitarra Jaialdiari lotuta, erakusketa antolatu dute Arma Plaza Interpretazio Zentruko goiko solairuan. Musika ikusteko du goiburu, eta munduan zehar bildutako 50 laute biltzen ditu erakusketak. Jose Luis Loidi eta Lourdes yarzaren bildumakoak. Maiatza osoan bisitatu daiteke, turismo bulegoaren ordutegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.