2015/2/9

Santoñak ez dio aukerarik eman Hondarribia Eskubaloiari

Kantabriarrek Zilarrezko Mailara igotzeko helburua dute eta erraz gailendu dira, baina epaileen laguntza nabarmena izan dute.

Asier Perez-Karkamo

Lehen postuan kokatzea lortu du Unionek, Toledori 1-0 irabazita

Liga hasi zenetik sailkapen orokorraren azken postuetatik lehenengora salto egitea lortu du talde irundarrak

Rebeka Parras

Hobeto aritu da Marlaxka, baina oraindik bere maila eman gabe

Xakeko Ohorezko Mailako taldeak 2-2 berdindu du liderrarekin eta 8. postuari eutsi dio. B taldeak lortu du Marlaxkakoen asteburuko garaipen bakarra.

Asier Perez-Karkamo

Irungo taldeen asteburuko emaitzak

Garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte Real Unionek eta Irun RTk asteburuan; Union lehen postuan kokatu da Toledori irabazita, eta Irun RTk sailkapeneko bigarren taldearen aurka garaipen zabala eskuratu du.

Rebeka Parras

Garaipen zabala eskuratu du Irun RT-k Uribealdearen kontra

Sailkapen orokorreko bigarren taldearen aurka lehiatu arren, 31-5 irabaztea lortu du talde irundarrak

Rebeka Parras

Etxeko jaitsiera irabazi du Ama Guadalupekoak eta palmaresean aurretik jarri da

Bigarren San Juan sartu zen eta hirugarren Portugalete. Ama Guadalupekoaren bosgarren garaipena da jaitsieraren hamabost urteetan.

Asier Perez-Karkamo

Iñude eta Artzaien konpartsak kaleak dantzaz bete ditu beste urte batez

Eraiki Dantza Taldeak antolatutako konpartsaren desfilea Irungo kaleetan barrena ibili zen atzo eguerdian

Rebeka Parras

Bidasoarren arteko derbia irabazita, jaitsieratik atera da Hondarribia

Txuribeltzak indartsu zelairatu ziren baina berdeak finago aritu ziren azken metroetan. 12. postutik hiru puntura jarri dira eta hurrengo asteburuan goranzko bideari eutsi nahi diote.

Asier Perez-Karkamo

Muliateko zozketa, ostegunean

Aurreko asteazkenean egin behar zuten baina bertan behera geraatu zen, eguraldiagatik.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago