Santoñak ez dio aukerarik eman Hondarribia Eskubaloiari

Kantabriarrek Zilarrezko Mailara igotzeko helburua dute eta erraz gailendu dira, baina epaileen laguntza nabarmena izan dute.

Ibai Gomez izan zen berdeen golegile nagusia

Ibai Gomez izan zen berdeen golegile nagusia

Hondarribia Eskubaloiak 41-29 galdu zuen larunbatean Santoñan, Espainiako Lehen Mailako hemeretzigarren jardunaldian. Lehen zatiko bigarren erdian erabaki zen partida. Ordura arte Hondarribiak markagaluari eutsi zion —7-6, 15. minutuan—, baina hortik aurrera etxekoak finago aritu ziren, eta gainera, epaileek nabarmen egin zuten haien alde; lehen 30 minutuetan Hondarribiko sei jokalari kanporatu zituzten, eta Santoñako bi. Javi de la Haza berdeen entrenatzailea ere zigortu zuten, 29. minutuan. Gauzak horrela, 22-11ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira, partida erabakita. Bigarren zatian Hondarribiak ez zuen aukerarik eduki, baina ez zituen besoak jaitsi eta zati batzuetan nagusi izan zen, aldea murriztuz. Usurbil lau puntura Asteburuko albiste txarrena Zumaiatik iritsi zen. Usurbilek Pulpori irabazi zion eta orain lau puntuko aldea dago hondarribiarren eta usurbildarren artean. Alde ona bilatuta, Hondarribiko bederatzi jokalarik izan zuten golen bat sartzeko aukera, denboraldi honetan ohikoa izan dena baino gehiago. Asteburu honetan ere, Iñigo Gomez nabarmendu da, 6 golekin. Hurrengo asteburuan Egian jokatuko du Hondarribiak eta nahitaez irabazi behar du, Usurbilek duen tartea murrizteko, batetik, eta donostiarrak jaitsierako borrokan sartzeko, bestetik. Hondarribiak irabaziko balu, Egia hiru puntura jarriko litzateke. Lehen itzulian, 29-24 nagusitu ziren De la Hazaren mutilak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.