Iñude eta Artzaien konpartsak kaleak dantzaz bete ditu beste urte batez

Eraiki Dantza Taldeak antolatutako konpartsaren desfilea Irungo kaleetan barrena ibili zen atzo eguerdian

Iñude eta Artzaiak Irunen [Jorge Garcia]

Iñude eta Artzaiak Irunen [Jorge Garcia]

Iñude eta Artzaien konpartsako kideak beste urte batez elkartu ziren atzoko egunean. Garai batean, artzainak menditik herrira jaisten zirenean inudeak nola gorteiatzen zituzten irudikatzen du konpartsak. Hala, beste urte batez, kaleak alaitu eta ohitura zaharrak oroitarazteko Santiago kaletik abiatuta ibilbidea egin zuten atzo Eraiki Dantza Taldeko inude eta artzainek. Era berean, kaldereroen konpartsak hiriko kaleak zeharkatu zituen herenegun larunbatarekin. Antzinako Europa ekialdeko ijito familia irudikatzen du konpartsak, eta ibilbidearen bukaeran, San Juan plazan, bikote baten ezkontza irudikatzen dute. Guzti horrekin hasiera ofiziala eman zaie Irungo 2015eko Inauteriei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.