2013ko abendutik 2014kora %6,28 jaitsi da langabezia tasa. Bidasoan jaitsiera ez da hain nabarmena izan, -%0.53. Bi eskualdeen artean 10.861 lagun daude lanik gabe.
Inaugurazioa hilaren 9an egingo dute, 19:00etan.
Zazpiak eta laurdenetan helduko dira errege magoak kai zaharrera, barkuz. Aurretik, 17:45ean abiatuko da laguntzaileen desfilea Mendelutik, eta ondoren erregeak batuko zaizkio, kalez kale desfilea egiteko. Amaieran, Jaiotza Biziduna antzeztuko dute Gernikako Arbolan.
Irri bat oparitu lelopean jostailu berrien bilketa egin dute Errenteriako PSE-EEk eta Gazte Sozialistek, Gabonetan zehar.
Ohorezko Mailako taldeak Anaitasunarekin berdindu du eta preferentekoek jauzi handia eman dute Deusto Donostia menderatuta. Kadeteek berdinketa batekin hasi dute igoera fasea. Futbolekolau taldek bakarrik jokatu dute asteburuan; eskubaloi eta saskibaloikoek hurrengo asteburuan bukatuko dute Gabonetako oporraldia.
Jon Pagadizabalek bost txapela irabazi ditu 2014an, azkena Bergarako lau t'erdikoa. Abenduaren 31ean bukatu zuten finala, goizez, 300 ikusleren aurrean eta giro politarekin.
20-27 irabazi zuen Bidasoak Arrasateren aurka; orain, Barakaldo eta Amenabar taldeen arteko partidaren garailea zein izango den jakiteko itxoin beharko du talde bidasoarrak.
Hilaren 30era arte iraungo du, eta eskolak astelehenetik ostiralera izango dira, Haurtzaro Ikastolan, 18:30etik 20:30era. Matrikularen prezioa 110 eurokoa da.
Euskal presoak hurbiltzeko ekitaldi erraldoia egingo dute hilaren 10ean Bilbon. Hondarribitik bertara autobusez joan nahi dutenek ostegunera arte eman dezakete izena.
Pages farmaziako ordezkari batek emango du lehen hitzaldia, Xenpelar Etxean, eta etxeko botikinean zer eduki behar den azalduko dute. Horrez gain, iraungituta dauden sendagaiekin zer egin edo zatitu edo murtxikatu behar diren sendagaien buruzko azalpenak emango dituzte.
Kontzertua 12:30ean hasiko da, ikastetxeko jolastokian bertan. Musika bandak Johann Straussen valsak joko ditu. Gainera, kontzertuan bazkide egiten direnek disko bat izango dute opari.