Eloy Telletxearen erakusketa jasoko du Modotti tailerrak hil honetan

Inaugurazioa hilaren 9an egingo dute, 19:00etan.

Telletxearen lanetako bat

Telletxearen lanetako bat

Hondarribiko Modotti tailerrak (Kale Nagusia, 24) Eloy Telletxearen olio margoak eta zeramikak erakutsiko ditu urtarrilan. Dagoeneko bisitatu daiteke baina hilaren 9an egingo dute erakusketaren inaugurazio ekitaldia, artista bertan izango delarik. 19:00etan hasiko da. Erakusketa bisitatu nahi duenak lanegunetan 17:30etik 20:00etara, eta larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara, egin dezake. Astelehenetan itxita dago Modotti.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.