Bidasoa-Irun Euskadiko Koparen finalerako sailkatu da

20-27 irabazi zuen Bidasoak Arrasateren aurka; orain, Barakaldo eta Amenabar taldeen arteko partidaren garailea zein izango den jakiteko itxoin beharko du talde bidasoarrak.

Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak Ford Mugarri Arrasateren aurka irabazi zuen atzo etxetik kanpo jokatutako partidan. 20-27ko markagailua lortu zuen Bidasoak eta garaipenari esker, Euskadiko Koparen finalerako txartela eskuratu dute irundarrek. Orain, arerioa zein izango den jakiteko itxoin beharko dute. Izan ere, Amenabar ZKE eta Calmec Barakaldo taldeek indarrak neurtuko dituzte ostiralean Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Garaipena eskuratzen duen taldeak lortuko du Bidasoaren aurka lehiatzeko finalerako txartela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.