Igandera arte eman daiteke botoa parte hartze aurrekontuetan

7.500 boto baino gehiago jaso dituztela dagoeneko zehaztu du Irungo Udalak; gehien bozkatutako proposamenak izango dira milioi eta erdi euro bereganatuko dutenak.

admin

Irungo Udalak .eus domeinuarekin bat egin du

Irailean erosi zuen domeinua tokiko gobernuak eta gaurtik aurrera erabili daitekeela jakinarazi du.

admin

Parte hartze aurrekontuen 14. puntuari emandako trataerak hautsak harrotu ditu Landetxan

Bertako bizilagun elkarteak 14. puntua "manipulatu" egin zutela salatu zuen asteazkenean eta horren ondorioz, ostegunean, alkatearen deia jaso zutela jakinarazi dute. Hala ere, atzerapenak "modu negatiboan" eragin duela eta, proposamena 2015eko Aurrekontu Orokorrean sartzeko eskaria egin diote udalari.

Rebeka Parras
Gabonetako kontzertuaren aurkezpena

Afagiren aldeko kontzertu solidarioa antolatu du Rotary Clubak

Urtero egin ohi bezala, Gabonetako kontzertua antolatu du aurten berriz ere Irungo Rotary Clubak abenduaren 14rako, Amaia KZn. Bildutako dirua Alzheimerra eta beste dementziak dituzten pertsonen Senitarteko eta Lagunen Gipuzkoako Elkartera bideratuko dute.

admin

Duintasunak elkarretaratzea deitu du astelehenerako, osasuneko murrizketen kontra

Hileko lehenengo astelehenero bezala, Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak murrizketen kontrako mobilizazioa deitu du. Errenteria-Oreretako Herriko Plazan izango da, 11:00etatik aurrera.

admin

Eskubaloiko euskal selekzioa Kubaren aurka ariko da, Artalekun

Lehenik eta behin, emakumeen bi selekzioak Basaurin neurtuko dituzte indarrak; bi egun beranduago, Irunen finkatu dute hitzordua.

admin
Azaroko udalbatzarra

TAOren zabalpena eta kreditu modifikazioa onartu ditu udalbatzak

TAO eta Pio XIIko lurrazpiko aparkalekua kudeatzeko lehiaketa abiatzea onartu du Irungo Udalbatzak. Uranzu kaleko espaloia zabaltzea, eta Panpinea eta Belaskoenea inguruan aparkalekuak egokitzea ere aurreikusi du udalak kreditu modifikazioaren bitartez. Horrez gain, Gizarte Ongizateko Aholku Kontseilua "irekitzea" ere onartu du udalbatzak.

Rebeka Parras

Animaziozko filma, igandean

Hurrak eta lapurrak animaziozko filmaren proiekzioa izango da igandean, hilak 30, Itsas Etxean, 18:00etan. Sarrerak 3 euro balio du.

admin

Gaur emango dute Oarsoarrak Euskararen Saria

Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean emango dute V. Oarsoarrak Euskararen Saria. Beheko zerrendan, aurreko urteetako irabazleak daude.

Oarso Bidasoko Hitza

Haurrentzako euskarazko antzerkia, larunbatean, Amuteko elkartean

Patata Tropikala antzerki taldeak Zapata gorriak haurrentzako obra taularatuko du larunbatean, hilak 29, Amute-Kostako Auzo Elkartean, 17:30etik aurrera. Neguko Jardunaldien barruko ekitaldia da, doan.

admin

Aurtengo banderak bedeinkatuko ditu bihar arraun elkarteak

Arraunlariak 12:10an abiatuko dira elkartetik, parrokia aldera. Marije Zapirain omenduko dute aurten, Eñaut Labaien zenaren ama. Eguraldia lagun, historiako trapu garrantzitsuenak erakutsiko dituzte San Pedro kalean, eguerdian, eta bazkalostean, beheko mailetako entrenatzaileei urrezko intsignia jarriko diete.

Asier Perez-Karkamo

'Liburu artean' erakusketa osatu dute Belaskoeneako bizilagunek

Laboral Kutxaren erakusketa aretoan ikus daiteke Belaskoenea Auzo Elkarteko pintura tailerreko ikasleen margolanak.

admin

ABB Niessen enpresan, bai euskarari

Bai Euskarari ziurtagiria jaso du Oiartzungo enpresak, urte luzetan euskararen normalizazioaren alde barne eta kanpo mailan egin duten lanagatik. 100 urte bete ditu aurten enpresak.

admin

Marihuana landaketa bat desegin du Ertzaintzak Anakako pabilioietan

Astelehenenean burutu zuten operazioa eta horren ondorioz, 46 urteko gizon bat atxilo eraman zuen Ertzaintzak.

admin

Istilu batzuk gertatu dira Oiartzunen Ortuzarren hitzaldian

Hitzaldia eman behar zuen aretoaren aurrean elkarretaratzea egin zuten "euskal eskola nazionalaren alde", eta oihu artean hartu zuten EAJko buruzagia

admin
Gehiago