Irungo Agenda 21ean ekarpenak egiteko epea ireki du udalak

Gaurtik abenduaren 14ra arte irekiko dute proposamenetarako epea; atal bat prestatu dute horretarako udalaren web atarian.

Irungo Udalaren Ingurumen departamentuak jakitera eman duenez, Agenda 21ean ekarpenak egiteko epea gaurtik abenduaren 14ra bitartean zabalik egongo da. Atal bat martxan jarri du tokiko gobernuak irun.eus helbidean horretarako. 2014-2025 epealdirako akzio plana zehaztu nahi du udalak era horretan. Orain dela bi aste Irungo eragile ezberdinekin bildu ziren udal teknikariak Agenda 21 osatzen duten lau lan ildoak zehazteko asmoarekin. Jorratutako esparruak dira Gizarte eta ekonomia garapena, Mugikortasuna, Ingurumen bektoreak eta medio naturala, eta Euskara, kultura, hezkuntza eta kirolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.