Euskal gatazka lantzen duen 'Asier ETA biok' dokumentala emango dute ostiral honetan Itsas Etxean

Amaia eta Aitor Merinok zuzendutako Asier ETA biok dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan, hilak 13, Itsas Etxea Auditoriumean. Euskal gatazka laguntasunaren ikuspegitik aztertzen du dokumentalak eta crowfunding bitartez finantzatu zen. Sarrerak 4 euroko prezioa du.

admin

Ostiralean 500 moto zale hurbilduko dira Hondarribira Miarritzetik

Hilaren 12tik 15era surf eta moto zaletasunak uztartzen dituen Wheels & Waves jaialdia egingo dute Miarritzen (Lapurdi). Ostiralean Hondarribira hurbilduko dira, Jaizkibel mendian martxa egin eta herrian itzuli bat emateko.

admin

Hondarribiak aulki mugikorreko liga irabazi du kadeteetan eta gazteetan

Hondarribia Arraun Elkarteak urrezko zazpi domina, zilarrezko 11 eta brontzezko beste hiru lortu zituen larunbatean Orion egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan. Lurraldeko ligako azken jardunaldia ere izan zen.

admin

Abots Anitzek salatu du HAPOaren etxebizitza eredua krisiaren aurreko parametroetan oinarritzen dela

HAPOak jasotzen duen etxegintza ereduaren kontra azaltzen da ezker abertzaleko taldea, "Basakoko inguruan merkatu libreko 300 etxebizitza eta babes ofizialeko 600dik gora egitea" aurreikusten duelako. Dokumentoa herritarren esku jartzeko eskatu dute, helegiteak aurkezteko aukera izan dezaten.

admin

Ur-gaiñek egoitza berria inauguratuko du larunbatean

Trintxerpeko Ur-gaiñ elkarteak egoitza berriaren inaugurazioa ospatuko du larunbatean, bazkari batekin. Ostiralean, baina, ateak zabalduko dizkiete bazkideen senide eta lagunei, 18:00etatik 21:00etara, elkarte berria ezagutu dezaten.

admin

Erdi Aroko asteburua, iristear

Larunbatean eta igandean egingo dute Hondarribiko Erdi Aroko Azoka, goiz eta arratsaldez. Aurten, lehen aldiz, Kasino Zaharreko lorategietara iritsiko da garai bateko merkatua.

admin

Antzezlan batek emango dio amaiera Ikas Jolasen ikasturteari

Ikas Jolasen parte hartzen duten haurrek Zu al zara indartsuena? obra antzeztuko dute gaur, asteartez, Mendeluko Eguzki Kultur Zentroan, 18:30ean.

admin

Hurrengo olinpiadetarako ideiak bilduko dituzte ostiralean

Hondarribiko Herri Olinpiaden hurrengo ekitaldia antolatzen hasteko bilera egingo dute ostiral honetan, hilak 13, Zuloaga Etxean, 18:00etan. Bi astean behin elkartuko dira.

admin

Hondarribiko Portuak irabazi du maiatzeko Urrezko Edukiontzia, beira gehien birziklatzeagatik

Beiraren birziklatze kopurua saritu zuten joan den hilabetean eta Portu auzoan biztanleko 5 kilo jaso zituzten beirarentzako edukiontzietan. Bigarren Irungo Behobia geratu zen, 4,9 kilorekin.

admin

'Jaizkibel Amaharri' liburuaren aurkezpena Olagarron

Jaizkibel Amaharri liburu mapa aurkeztuko dute gaur, asteazkena, Hondarribiko Olagarro elkartean, 19:30ean.

admin

Labetxuko altxorrak

Mikel Arrizabalaga eta Maite Fernandez mendizaleek Jaizkibelgo itsas labarretan hartutako irudien bideo erreportaje txikia publikatu du Berriako Ibilkari mendiko atalak. http://youtu.be/Wjaf_sooOsU

admin

Itsas feria antolatu du Itaia Kolektiboak larunbaterako

Donibanen, Itsas Feria antolatu du Itaia Kolektiboak. Larunbatean izango da feria, eta egun osoan izango dira jarduerak. Haurrentzako egitarau propioa landu dute. Hona egitaraua:

admin

Alfonso Sastreren obra bat, inoizko sarituena Madrilgo Complutensean

El Barracon antzerki taldeak UCMren antzerki sarietako sari garrantzitsu guztiak irabazi ditu Escuadra hacia la muerte obraren muntaiarekin.

admin
Gehiago