Sexu erasoa salatzeko elkarretaratzearekin bat egin du Lezoko Udalak
Joan den larunbata goizaldean izandako sexu erasoa saltzeko Errenteriako Udsalak egin duen adierazpen instituzionalarekin bat egin du Lezoko Udalak. Horrekin batera, Oarsoaldeko Maugimendu Feministak bihar 19:30ean Lezo-Errenteriako Renfeko geltokian deitu duen elkarretaratzearekin bat egin du udalak eta herritar guztiak deitu ditu bertan parte hartzera.
Lezo eta Errenteria lotzen dituen bidean izan zen erasoa larunbata goizaldean, emakumea Lezoko festetatik bueltan zihoala. Erasotzaileari aurre egin eta ihes egitea lortu zuen emakumeak.