Uztaileko ohiko plenoa etzi egingo dute, eta Lekuonaren lankidetza hitzarmena aztertuko dute

Uztaileko ohiko plenoa egingo dute etzi arratsaldean, 18:30etik aurrera, eta bertan hamalau puntu aztertuko dituzte. Horietako nabarmenena Lekuona arte eszenikoen zentro bilakatzeko lankidetza hitzarmena izango da. Iazko kontu orokorra onartu ala ez ere erabakiko dute. Mozioei dagokienez, Orereta-Errenteriako Bilduk bi izenpetuko ditu. Alde batetik, Ulia-Jaizkibel itsas erreserbaren gainekoa aurkeztuko du Eguzki talde ekologistak. Bestetik, Bilgune Feministak abortoa zigor kodetik ateratzea proposatzen duena izango dute eztabaidagai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.