Goyeneche Fundazioko kideek erakusketa abiatu dute
Goyeneche Fundazioak Irungo Garaguneko kideen erakusketa abiatu du aste honetan, Laboral Kutxaren erakusketa aretoan. Hilaren 24ra arte zabalik egongo da Garaguneko kideen margo eta eskulanen erakusketa, 10:00etaik 13:00etara.
Adimen urritasuna duten 20 lagunek osatzen dute Irungo Garagunea, eta ikasturtean zehar garatutako lanak dira aste honetan eta hurrengoan erakutsiko dituztenak.