Luis Marianoren heriotzaren 44. urteurrena betetzen da gaur

Luis Marianoren heriotzaren 44. urteurrena

Luis Marianoren heriotzaren 44. urteurrena

Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrena urte osoz ospatu arren, haren heriotzaren 44. urteurrena betetzen da gaurkoan. 1970eko uztailaren 15ean zendu zen Mariano Arrangoitzen (Lapurdi) eta bertan izan da gaur Irungo ordezkaritza zabal bat. Artistaren jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu ordezkaritzak bertan. Gaur arratsaldean bestalde, Irunen omenduko dute abeslaria. Lore eskaintza egingo dute ordezkariek Luis Mariano lorategietan, 19:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.