Hiriko Bandera haga erdian jarri dute, Jauregiren omenez

Bihar egingo dute hileta, 19:00etan, parrokian. 1995 eta 2007 artean Hondarribiko alkatea izan zen, eta atzo hil zen, 66 urterekin.

admin

Eskola garraio publikoaren eta zaharren egoitzen gaineko mozioak eztabaidatuko dituzte etzi

Etzirako finkatu du Irungo Udalak uztaileko udalbatzarrerako hitzordua. Bi mozio aurkeztuko ditu bertan PSEren Udal Taldeak: bata, Ama Xantalengo Zaharren Egoitza eta Eguneko Zentroaren gaineko eskuduntza Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain har dezan, eta bestea, Txingudi ikastetxeko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskola garraio zerbitzua bermatzeko eskaria luzatzeko Eusko Jaurlaritzari.

admin

Ion Areitio bigarren jarri da bike trialeko munduko kopan

Pra Lopen hirugarren izan da eta bi postu irabazi ditu behin behineko sailkapenean. Gorka Susperregik 33. tokian bukatu du munduko kopako bigarren proba.

admin

Jon Santosena, madalenetako kukañaren erorketa onena

Madalenetako azken egunean, hilaren 25ean, egin zuten Euskal Gunean II. Kukaña Txapelketa. Bertan izan ziren parte hartzaileen artean erorketa onenari saria ere bazegoen, HITZA-k emandakoa.

admin

Borja Jauregi hil da

Atzo arratsaldean hil zen, 66 urterekin. 1995 eta 2007 urte artean Hondarribiko alkate izan zen.

admin

Sardinak nonahi, San Pantaleon ospatzeko

Arrantzaleen eguna ospatuko dute gaur Pasai Donibanen, San Pantaleon. Herrikokoadrilek eguerdiak jasoko dituzte Arizabalon, arratsaldean bisitariei eskainiko dizkieten sardinak. Baian dena ez da sardinak jatea izango. Gaurko egitarauak luze joko du Donibanen:

admin

Onik agertu da Hondarribi inguruan ostiralean galdutako altsasuarra

Familia larrituta zegoen, ostiraletik haren berri ez zutelako. Bere autoa Hondarribiko kanpin batean agertu da.

admin

Donibaneko Santio Jaietan, gaur, atseden eguna

Asteburuan primerako giroa izan da Donibaneko Santio jaietan. Santio, Santa Ana eta San Pantaleon, guztiak ospatu dituzte jada Donibanen. Oraindik, baina, San Inazio dute ospatzeke, eta jaietarako azken txanpari begira indarrak berreskuratzeko helburuz, gaur, atseden eguna egingo dute San Juanen.

admin

Aurrea hartu du emakumeetan San Juanek, asteburu biribila eginda

Batelerak ontziak asteburuko bi estropadak irabazi ditu, emakumeen Euskotren Ligakoak. Bigarrena, bietan, Hibaika izan da. Horrela, Getxon eta Zierbenan lortutako garaipenei esker, ligaren lehen postua irmo hartu dute arrosek, liga hori bukatzeko bi jardunaldi falta direnean. Ia eskura dute liga. beraz, baldin eta azken bi estropadetan Hibaikak perfekzioa lortzen ez badu.

admin

Gazte Xaiak 0-3 urteko haurrentzat jarduerak egingo ditu, gurasoekin

Asteazkenean bilera egingo dute gazteek eta gurasoek Puntaleko eskola zaharrean, 10:30ean, ekintza nola burutu zehazteko.

admin

Gaur banatuko dituzte Oiartzungo Gazte Eguneko kamisetak

Gaur, 19:30etik 21:00etara, banatuko dituzte Oiartzungo festen barruan egingo duten Gazte Eguneko kamiseta. Landetxe plazan egingo dute banaketa hori. Abuztuaren 5ean da herriko jaietan gazteen eguna.

admin
Gehiago