Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ion Areitio bigarren jarri da bike trialeko munduko kopan

Pra Lopen hirugarren izan da eta bi postu irabazi ditu behin behineko sailkapenean. Gorka Susperregik 33. tokian bukatu du munduko kopako bigarren proba.

admin
Bidasoa
2014/07/28
Areitio podioan, Euskadiko maillotarekin

Areitio podioan, Euskadiko maillotarekin

Ion Areitio hondarribiarra hirugarren sailkatu zen asteburuan Pra Loup herrian (Frantzia) egin den Munduko UCI Bike Trial Kopako bigarren proban eta sailkapeneko bigarren postura igo da. Atzoko superfinalean bigarrena oso gertu izan zuen hondarribiarra, baina pozik agertu zen proba bukatuta. “Asteburu positiboa, gauzak nahi bezala atera dira”, azaldu du bere Facebook orrian”. Krakoviako (Polonia) probako irabazle bera izan zuen Pra Loupekoak, Abel Mustieles aragoarra, eta lidergoa sendotu du. Jaun eta jabe izan zen Mustieles Pra Loupen, eta 11 zigor puntu baino ez zituen pilatu finala eta superfinala —finaleko lehen laurek jokatzen dute— batuta. Bigarren Raphael Pils alemaniarra sailkatu zen, 30 punturekin, eta puntu bakarrera geratu zen Areitio. Laugarren tokian Marius Merger frantziara sartu zen, ezustekoa emanda. Benito Ros nafarra ez zen Pra Loupen lehiatu eta munduko kopa irabazteko aukera guztiak galdu ditu. Horrek podioa zapaltzeko hautagaien zerrenda irekitzen du eta Areitioren aukerak handitu dira. Frantziako hirugarren postuarekin Areitio bigarren jarri da sailkapen nagusian, Ros eta Rick Koekoek nederlandarra aurreratuz. Pils 20 urteko alemaniarra Areitioren aurretik sailkatu zen. Espainiako Txapelketa irabazi zuenean Areitiok HITZAri emandako elkarrizketan aurreratu bezala, Pils eta Koekoek dira hondarribiarrak Munduko Kopako podioa zapaltzeko aurkari nagusienak. Polonian seigarren izan zen Pils baina Frantzian lortutako bigarren postuarekin hirugarren jarri da behin behineko sailkapenean, Areitiorengandik oso gertu. Koekoek, berriz, urteko rankineko bigarren postuan dago, baina Pra Loupen huts egin zuen, bosgarren sailkatuta, eta laugarren postura jaitsi da. Susperregi, txukun UCIren zerrendan dagoen beste hondarribiarrak, Gorka Susperregik, 33. postuan bukatu zuen Pra Loupeko proba. Polonian 32.a izan zen eta Frantzian emaitza hori ia berdintzea lortu zuen, postu horretan bukatu zuenarekin puntutan berdindu baitzuen. Hemeretzi urte ditu Susperregik eta aurten bigarrenez lehiatzen da Munduko Kopan. Iaz proba bakarra egin zuen baina aurten, printzipioz, txapelketa osoa egiteko asmoa du. Lehen bi proben ostean dagoeneko 89 puntu pilatu ditu hondarribiarrak, eta garrantzitsuena dena, eskarmentua, goi mailako bike-trial pilotu izatera heltzeko bide zuzenena munduko kopa baita, ibilbide zailenetan munduko onenen kontra lehiatzeko aukera ematen duelako. Munduko UCI Bike Trial Kopako hurrengo proba abuztuaren 21ean jokatuko dute Meribelen (Frantzian). Sei proba dira guztira, azken hirurak irailean: 1ean Lillehammerren (Norvegia), 19an Moutierren (Suitza) eta 26an Anberesen (Flandria).

Munduko Kopa. Behin behineko sailkapena

  • 1.- Abel Mustieles. 400 puntu.
  • 2.- Ion Areitio. 265 puntu.
  • 3.- Raphael Pils. 260 puntu.
  • 4.- Rick Koekoek. 250 puntu.
  • 5.- Lucien Leiser. 210 puntu.
  • …
  • Gorka Susperregi. 89 puntu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.