Onik agertu da Hondarribi inguruan ostiralean galdutako altsasuarra

Familia larrituta zegoen, ostiraletik haren berri ez zutelako. Bere autoa Hondarribiko kanpin batean agertu da.

Joan den astean irten zen 34 urteko gizonezkoa Altsasuko (Nafarroa) etxetik, Done Jakue bidea egiteko asmoz. Familiaren esanetan, ostiralean hitz egin zuten harekin azken aldiz, eta lanera itzultzekoa zen gaur. Gizonezkoaren autoa Hondarribiko kanpin batean aurkitu dute. Ertzaintza Pasaia eta Hondarribi arteko mendi inguruan zebilen haren bila, eta gaur goizean jakinarazi dute onik agertu dela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.