
Inauterietako ekitaldiak behar bezala burutu ahal izan daitezen, hainbat neurri hartuko ditu udalak hurrengo egunetan eta, horien artean, aparkatzeko leku batzuk kenduko dituzte. Trafiko eragozpen gehienak igande goizean gertatuko dira, inauterietako desfilea irauten duen bitartean.

Olazabal Kirol Sarien lehen ekitaldiko gala egingo dute ostiralean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Hondarribiko gizon eta emakume kirolari onena, kirol talde onena eta kirolarekin harremana duen pertsona sarituko dituzte. Kirol departamentuak antolatu ditu sariak eta sarituak herritarren bozketaz aukeratuko dituzte.

Eguraldi makurra egiten du gaur. Eta horren ondorioz, Pasaia-Lezo Lizeoak Lezon goizerako prest zuen Trapujale Festa bertan behera utzi behar izan dute. Lezo Herri Eskolako kideek, ordea, bai egin dutela emanaldia, Bekoerrota kiroldegian. http://youtu.be/uonCrrXuA9k