
Asiako liztorra
(Vespa velutina)
Asiako liztorren kontrako tranpak jartzeko bolondres taldea nahi du sortu Oiartzungo Udalak. Bilera bat egingo dute informazioa emateko; bilera heldu den ostegunean, martxoak6, izango da, Hirigintzako eraikinean 17:30ean. Tranpa horiek non eta nola jarri hitz egingo dute bileran eta tranpak banatuko dituzte. Edonork parte har dezake.
Talde egonkorra osatu nahi du udalak eta materiala berak jarriko du, auzolanera bideratutako kopurutik. Errenteriako Udalarekin ere zenbait ekintza egingo dituzte elkarlanean.