Inauterietako ekitaldiak behar bezala burutu ahal izan daitezen, hainbat neurri hartuko ditu udalak hurrengo egunetan eta, horien artean, aparkatzeko leku batzuk kenduko dituzte. Trafiko eragozpen gehienak igande goizean gertatuko dira, inauterietako desfilea irauten duen bitartean.

Udalak neurriak hartuko ditu desfilea ondo joan dadin
Inauterietako ekitaldiak behar bezala burutu ahal izan daitezen, hainbat neurri hartuko ditu udalak hurrengo egunetan eta, horien artean, aparkatzeko leku batzuk kenduko dituzte. Hala, larunbata goizetik ezingo da honako guneetan aparkatu: Zumardian (Damarri plazatik San Juan de Dioseko biribilgune arteko errepide zatian), Sabino Arana, Bernat Etxepare eta Zuloaga kaleetan igandeko desfilea bukatu arte.
Alde Zaharrean ere moldatuko dute trafikoa larunbatean, Arma Plazan herri bazkaria egingo dutelako eta musika giroa izango delako bazkalostean. Kale Nagusian ezingo da autorik ibili 14.30etatik 20.00ak arte; ibilgailuek Denda Kaletik joan eta Juan Labordatik ezkerrera egin beharko dute.
Ohikoa denez, trafiko eragozpen gehienak igande goizean gertatuko dira, inauterietako desfilea irauten duen bitartean. Udaltzainek desfilea hasi baino lehen desbideratuko dute trafikoa, karrozen joan etorria bermatzeko. Horregatik, Damarri inguruko trafikoa moztuta egongo da, baita aireportua eta San Juan de Dios-eko biribilguneen artean ere. Honako alternatibak izango dira:
- Herrira sartzen direnak Aireportuko birilbilgunetik, Santa Engraziara eta herriko goikaldetik joan beharko dira, mendebaldeko saihesbidetik.
- Herritik irteteko, Portutik itxita egongo da, eta herriko goikaldetik joan beharko da, Foru kaleko biribilgunetik joanda.
- Ondorioz, Aireportuko biribilgunetik Hondartzaraino eta Alde Zaharra osoa trafikorako moztua egongo da, akreditatutako bizilagunentzat ezik.
- Udaltzaingoak bizilagunentzat filtroak jarriko ditu. Puntalen bizi direnentzat eta hala adierazten dutenentzat, desfilea hasi aurretik ireki sartzeko aukera izango dute.