Hondarribiko kirol taldeen asteburuko partidak

Igoera fasea jokatzen ari den Lehen Erregionaleko futbol taldeak denboraldiko partida garrantzitsuena jokatuko du asteburuan. Bigarren postuagatik borrokan dauden bi taldeak ariko dira nor baino nor, Hondarribia eta Pasaia. Irabazten duenak helburua gertuago izango du. Ohorezko Mailako taldeak ere puntuak behar ditu, baina jaitsierako mamua uxatzeko.

admin

Txikien aldarrikapenak, "bidegorria eta motora"

Bideoa landu dute Pasaiako Irrien Lagunak iniziatiban bildu diren haurrek beren aldarrikapena jaso eta horien berri zabaltzeko. Besteak beste, eta badiaren inguruko haurren arteko harremanak errazte aldera Pasaia osoa batuko duen bidegorria eta barruti guztietara heltzeko aukera emango duen motora zerbitzua aldarrikatu dituzte. Hona bideoa: http://vimeo.com/90732623

admin
Gehiago