Generoaren inguruko ipuin kontaketa izango da gaur

Arroxa+urdina=morea izenburupean ipuinak kontatuko dizkie helduei Maite Franko ipuin kontalariak. Generoaren inguruko ipuinak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko dituenak, gaur, 19:00etatik aurrera. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.

admin

EAJk Txomin Sagarzazu eseri nahi du Kerejeta alkatearen aulkian

Astelehenean Kerejeta alkateak ofizial egin zuen hurrengo udal hauteskundeetara ez dela aurkeztuko eta gaur Txomin Sagarzazuren alkategaitza aurkeztu dute batzokian, atzo Hondarribiko Uri Buru Batzarrak bere izendapena aho batez erabaki ondoren. Afiliatua ez den arren, alderdiarekiko konpromisoa azaldu du Sagarzazuk eta talde lanean oinarrituko dela esan du.

admin
Gehiago