Ertzaintzaren arabera, "doitasun-baskula bat" atzemateaz gain, "egindako miaketetan, agenteek munizio detonatzailez kargatutako errebolberra, film paperean bildutako billeteak eta 180 gramo kokaina" aurkitu zituzten.
Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra bitartean zabalik egongo da Eguberrietako Haur Parkea, Ficoban. Txikien gozamenerako orotariko joko eta jarduerak prestatu dituzte antolatzaileek.
Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako probak ehunka lagun elkartu nahi ditu Irungo erdialdeko kaleetan zehar. Bi ibilbide prestatu ditu horretarako klubak, 200-1.500 metrokoa haurrentzat, eta 5 kilometrokoa helduentzat.
Hannah Arendt filmaren proiekzioa izango da gaur, osteguna, Kultur Etxean, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin. 20:00etan hasiko da eta ez da sarrerarik ordaindu behar.
Gipuzkoako Foru Aldundiak pobreziaren inguruan atzo plazaratutako datuen harira egin du eskaria Santanok; lurraldean 10.000 umetik gora pobrezia "gogorra" pairatzen dute lurraldean.
Kashbad rock talde oreretarrak Hondarribiko Psilocybenea aretoan joko du ostiralean, hilak 19. Urtarrilaren 3an azken kontzertua emango du taldeak Tolosako Bonberenean, eta horren aurretik beste hiru emanaldi programatu dituzte, horien artean Hondarribikoa. 22:00etan hasiko da eta sarrerak 6 euro balio du.
Bihar Kashbad taldeak Psilocybenean emango duen kontzerturako bi sarrera ditu HITZAk eta gaur arratsaldean zozkatuko ditu papereko harpidedunen artean. Parte hartzeko, Zozketak atalean sartu eta izen abizenak eta harpidedun kodea sartu behar dira. Urtarrilaren 3an bere azken kontzertua emango dute oreretarrek.
Oposizioak aurkeztutako 40 emendakinetik hamabi onartu dituzte, kopuru txikikoak gehienak. Gobernuak erraz atera du aurrera aurrekontu proposamena, alderdiekin negoziatu beharrik gabe. EAJ, Hamaikabat eta PP alde agertu dira, PSE-EE abstenitu egin da eta Bilduk kontra bozkatu du.