200.000 urte atzera egin du Oiassok silexaren eboluzioa aztertzeko

Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak izenpeko erakusketa ikusgai jarri du Oiasso museoak apirilera bitartean. Euskal kostaldean eta garai ezberdinetako gizakiengan ekarritako aldaketak azaleratzen ditu erakusketak.

Rebeka Parras

Egunero 90 lagun hartzeko aukera izango du jantoki sozialak

Urtarrilaren 1etik aurrera helduko dio jangelak menu gehiago emateko aukerari eta goizeko txandaz gain, 16:00etatik 19:00etara zabalduko dute ordutegia horretarako. 2010ean martxan jarri zenetik 57.391 menu eman ditu jantokiak.

Rebeka Parras

Material piroteknikoa bide publikoan erabiltzearen gaineko debekua gogora ekarri du Udaltzaingoak

Urtezahar gauean petardoak eta bengalak tentuz erabiltzeko eskatzeaz gain, alkoholemia kontrolak ugarituko dituztela ohartarazi dute.

Rebeka Parras

Ipuin kontaketa liburutegian

Ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 30ean, asteartez, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Lupe Lekuonarekin, 4-9 urte bitarteko haurrentzat.

Asier Perez-Karkamo

Gabonetako ekintzak, Hondarribian

Hondarribiko Gabonetako ekitaldien zerrenda, abenduaren 24tik 31ra.

Asier Perez-Karkamo

Gabonak ospatzeko asmoz, egitarau berezia antolatu dute Landetxan

Katea-Landetxa Auzo Elkarteak txikiei eta helduei zuzendutako zenbait jarduera antolatu ditu bihartik urtea amaitu bitartean.

Rebeka Parras

Erditelezaborra

Oarso Bidasoko Hitza

Etxea galtzear zeuden 71 familiekin lan egin dute Gizarte Zerbitzuek

Datuetan zehaztutakoaren arabera, 33 familia alokairuan bizi ziren eta beste 28, erositako etxebizitzan. Etxea galtzeko arriskuan zeuden herritarrekin lan egiteko dispositibo berezia martxan jarri zuen udalak 2013ko apirilean.

Rebeka Parras
2015eko aurrekontua onartzeko ez ohiko plenoa

2015eko udal aurrekontua onartu du Irungo Udalbatzak

66 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du gaur goizean Paez Ogasun delegatuak udaletxean egindako ez ohiko plenoan. PPren eta EAJren udal taldeek egindako zuzenketak onartuta aurrera atera dute 2015 ekitaldirako aurrekontua; EH Bilduk aurkako botoa eman du.

Rebeka Parras

Irun Lapurdirekin lotuko du 816 Euskadi Express autobus zerbitzuak

Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Miarritze eta Angelutik igaroko da autobusa; urtarrilaren 2an jarriko dute martxan zerbitzua.

Rebeka Parras

Kirol gunea eraikitzen hasi dira Urdanibia Berrin

Otsaila bukaera prest egotea aurreikusi du udalaren Obra departamentuak; erabilera anitzeko bi zelai eta haurrentzako joko gunea egingo dituzte bertan.

Rebeka Parras

N2Naticks taldeak, eta B-Boy Monok eta B-Girl Aishak irabazi dute Irungo Break Lehiaketa

60 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen Irungo IX. Break Jaialdiak atzo arratsaldean zehar Amaia Kultur Zentroan. Talde onena, eta neska zein mutil dantzari onenak hautatu zituen epaimahaiak.

Rebeka Parras

'Negua berotuz', Sainduan

Saindua Udal Gaztelekuak Negua berotuz ekimena antolatu du Gabonetarako. Hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean hainbat jarduera egingo dituzte.

Asier Perez-Karkamo

San Tomas Egunari begira motorrak berotzen hasi dira irundarrak

San Tomas Eguna izan ohi da Urdanibia plaza jendez gainezka egotea lortzen duen urteroko hitzorduetako bat. Moskuko plaza atondu eta egitaraua prestatu ondoren, herritarren jai gogoa soilik falta da festak eztanda egin dezan.

Rebeka Parras

Dena prest Hondarribian ere San Tomas Eguna ospatzeko

Santiago eta San Pedro kaleetan aurreikusi dituzte eguneko jarduera guztiak; txistorrada, herri kirolak, barazki azoka, animalia erakusketa... izango dira.

Asier Perez-Karkamo
Gehiago