Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak izenpeko erakusketa ikusgai jarri du Oiasso museoak apirilera bitartean. Euskal kostaldean eta garai ezberdinetako gizakiengan ekarritako aldaketak azaleratzen ditu erakusketak.
Urtarrilaren 1etik aurrera helduko dio jangelak menu gehiago emateko aukerari eta goizeko txandaz gain, 16:00etatik 19:00etara zabalduko dute ordutegia horretarako. 2010ean martxan jarri zenetik 57.391 menu eman ditu jantokiak.
Urtezahar gauean petardoak eta bengalak tentuz erabiltzeko eskatzeaz gain, alkoholemia kontrolak ugarituko dituztela ohartarazi dute.
Ipuin kontaketa saioa izango da hilaren 30ean, asteartez, Zuloaga Etxea Udal Liburutegian, Lupe Lekuonarekin, 4-9 urte bitarteko haurrentzat.
Hondarribiko Gabonetako ekitaldien zerrenda, abenduaren 24tik 31ra.
66 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du gaur goizean Paez Ogasun delegatuak udaletxean egindako ez ohiko plenoan. PPren eta EAJren udal taldeek egindako zuzenketak onartuta aurrera atera dute 2015 ekitaldirako aurrekontua; EH Bilduk aurkako botoa eman du.
Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Miarritze eta Angelutik igaroko da autobusa; urtarrilaren 2an jarriko dute martxan zerbitzua.
Otsaila bukaera prest egotea aurreikusi du udalaren Obra departamentuak; erabilera anitzeko bi zelai eta haurrentzako joko gunea egingo dituzte bertan.
60 parte hartzaile baino gehiago bildu zituen Irungo IX. Break Jaialdiak atzo arratsaldean zehar Amaia Kultur Zentroan. Talde onena, eta neska zein mutil dantzari onenak hautatu zituen epaimahaiak.
Saindua Udal Gaztelekuak Negua berotuz ekimena antolatu du Gabonetarako. Hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean hainbat jarduera egingo dituzte.