'La princesa Monokoke', gaur, zinema konparatuaren barruan
Gazte Xaian ostiralero egiten duten Ikusmira zine forumean, La princesa Monokoke pelikula ikusiko dute gaur, ostirala. Zinema konparatua zikloko bigarren emanaldia da; Disney eta Ghibli estudioen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte Zinema konparatua zikloan. 22:00etan hasiko da proiekzioa eta doan da.