2014/12/12

Oarso Bidasoko kirol taldeen asteburuko partidak

Bidasoko eta Oarsoaldeko kirol taldeen ordutegiak, Helduen Mailan.

Asier Perez-Karkamo

'La princesa Monokoke', gaur, zinema konparatuaren barruan

Gazte Xaian ostiralero egiten duten Ikusmira zine forumean, La princesa Monokoke pelikula ikusiko dute gaur, ostirala. Zinema konparatua zikloko bigarren emanaldia da; Disney eta Ghibli estudioen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte Zinema konparatua zikloan. 22:00etan hasiko da proiekzioa eta doan da.

Asier Perez-Karkamo

San Tomas azoka hartzeko prest egongo da Irungo Urdanibia plaza

Plazaren erdialdea eta zumardia erabiltzeko prest egongo dira hilaren 21ean, nahiz eta oraindik obra guztiz bukatzeko hainbat xehetasun faltako diren.

Rebeka Parras

Urretabizkaia eta Gonzalez Esnal azokara joango dira larunbatean, haien liburuak sinatzera

Hondarribiarrak eta herriko literatur tailerren arduradunak aurten argitaratutako lanak sinatuko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Igandean bi irundarren txanda izango da, Jabier Muguruza eta Fernando Garcia. Aurten Arrantzale auzora itzuli da Hondarribiko XX. Euskal Liburu eta Diska Azoka.

Asier Perez-Karkamo

Asteartean berdintasun tailerra egingo du Emekik, egoitza berrian

Hondarribiko Emeki emakume taldeak genero formakuntza tailerra egingo du asteartean, hilak 16, Puntaleko eskola zaharrean, 16:00etan. "Sarrera emakume guztientzat zabalik dago", azaldu du Emekik. Neus Albertos berdintasunezko teknikariak eskainiko du tailerra, eta Emakundek eta Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak.

Asier Perez-Karkamo

Olagarroren lehen entsegua, gaur

Olagarro abesbatza Olentzero egunerako entseguekin hasiko da ostiralean, 18:30ean, Muara elkartean. Arduradunek aurten lehen entsegutik joateko eskatu diete koruko kideei.

Asier Perez-Karkamo

Errepublika inspirazio iturri

Gazteen artean errepublikaren balioak sustatzeko helburuz, literatur lehiaketa antolatzen du urtero Irungo Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak; lanak bidaltzeko epea zabalik da.

Rebeka Parras
Gehiago